euskaraespañol

IX. Inspiraciencia sariak banatu ziren

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2019/09/09

Irudia
Irabazleak eta agintariak Donostiako Aquariumean. Argazkia: CSIC

Aurten ere, Inspiraciencia lehiaketaren sariak banatu dira hizkuntza bakoitzeko kategoria desberdinetan, publikoari zabaldutako ekitaldi batean, oraingo honetan Donostiako Aquariumean. Ikerkuntza Zientifikoen Kontseilu Gorenak (CSIC, erderazko sigletatik) antolatutako zientzian inspiratuetako idazlanen lehiaketa da, Kataluniako CSICen delegazioaren bitartez sustatuta, Zientzia eta Teknologiarako Espainiar Fundazioaren babesarekin (FECYT, erderazko sigletatik). Edizio honetan Materialen Fisika Zentroarekin (CSIC-UPV/EHU) elkarlanean antolatu da sari banaketa.

Epaimahaiak guztira zortzi lehenengo sari banatu ditu, heldu eta gazte kategorietan eta lau hizkuntzetan, euskara, galegoa, katalanera eta gaztelera. Hauetaz gain, publikoaren bi sari eman dira, web gunearen bidez ospatutako bozketa irekiaren emaitza direnak. Historia guztiak Inpiraciencia.es web gunean irakurri daitezke.

Sarien banaketan Jon Ander Alonso eta Iñaki Santosek zuzendutako Ze onda antzerki taldearen ikuskizunaz lagunduta egon da. Ze Onda taldeak bidai imaginario bat proposatu digu, denboran zehar saltoka, idazlan irabazleen istorioei keinuak eginez, dantza antzerkia, musika eta inprobisazioa medio. Ospakizunean ere Gustavo Ariel Schwartzek, CSICeko ikeralaria CFMn, “Big Bangetik kontzientziara zientzia eta literaturaren bidez” hitzaldia eskaini du. Gustavo, DIPC-Donostia International Physics Centerreko Mestizajes, literatura eta zientzia ardatz dituen programaren sortzailea da.

Euskaraz, heldu kategorian irabazlea “∀a∈R,∃b∈R /a*b>a∧a*b>b” kontakizuna izan da, Mikel Casusoren eskutik, bere originaltasuna eta ondo lotutako historio bat izateagatik, non matematiken giza-alderik kuttunena azaltzen den. Gazteen kategorian Izaskun Garcia Ruiz de Aretxabaleta eta Izar Ruiz de Austri Arexolaleibaren, “Istripu (H)utsak”, nabarmendu du epaimahaiak. Etorkizunera begira idatzitako lan honetan, gizaki klonatuen esperimentuen bidez etikaren mugak aztertzen dituzte autoreek eta dilema bat planteatzen dute: noraino definitzen gaitu gure ADNan irakurri daitekeen informazioak?

Galegoz, helduen lehenego saria “Gedankenexperiment” idazlanerantzat izan da, Agustín Agra Barreirorena, mutiko batek, etxeko teknikak erabiliaz, aski ezaguna eta bertsionatuta izan den Schrödingerren katuaren esperimentuaren birsorpena. Gaztea kategoria, Carlota Díez Herreraren “(Pa)ciencia” kontakizunak eskuratu du, istorio original bat, bere protagonistaren bihurrikerietan izkutatzen diren burutapen zientifikoak bilatzen dituenak, pazientzia askorekin.

Katalanez, helduen lehenengo saria “Autopista”lanarentzat izan da, Josep Casals Arbósena, intriga istorio bat ezaguna egiten zaigun etorkizun batean girotuta, teknologia holografikoz edo eta bere kasa gidatzen diren ibilgailuez josita, non bakardadeak, patuak, edo bakoitzaren askatasunak oso susmagarritzat hartu daitezken. Judit Avilés de Poncek jaso du gazteen saria, “La teva decisió” lanarengatik. Superposizio kuantikoa sentitzearen ondorio bereziak pairatzen dituen pertsona baten nondik norakoak kontatzen ditu istorio honek.

Gaztelaniaz, helduen lehenengo saria “Un cúmulo de variables desafortunadas”, Belén Sáenz Monterok idatzita. Matematikari baten istorio zoroa kontatzen du, probabilitate estatistikoen sari garrantzitsuena jasotzeko momentuan. Gazteen lehenengo saria Daría Daniela Gómez Orozcoren, “¿De qué sirven sus ondas de radio?” idazlanarentzat izan da. Istorio honetan, radioteleskopio abandonatu baten instalazioa (leku ulertu ezin bat bere ustezko erabilgarritasun falta dela eta), Chaikovskiren “Souvenir d’un lieu cher” melankoliko batean bihurtzen da, irrati uhinak erabiliaz. 

Helduen publikoaren saria “Berta en Nanoland”entzat izan da, Jordi Díaz Marcos autorearena eta gazteena “Memorias de un halcón peregrino”lanarentzat, Clara Mainz Esterrerena.