euskaraespañol

Erakusketa: ‘Artearen meta-kartografia Euskal Herrian, Mekarteak’

  • Ekitaldia

Noiz eta non

Noiztik: 2022/07/05 Noiz arte: 2022/07/10

Kokapena

Bilbao (Bizkaia)

Irudia
Artearen meta-kartografia Euskal Herrian | Argazkia: UPV/EHU

Deskribapena

Rekalde Aretoa

Rekalde Zumarkalea, 30.

Uztailaren 5etik 10era, AKMEKA UPV/EHUko ikerketa taldek Artearen ‘Meta-Kartografia Euskal Herrian, Mekarteak’ aurkeztuko du Rekalde aretoko erakusleihoan.

Mekarteak proiektuaren bidez, AKMEKA ikerketa taldeak “enegarren kartografia berritik” ihes egin nahi du. “Topografoaren ustezko objektibotasunetik urrundu nahi dugu, jakitun egonda irudikapen horiek ez dituztela ematen geuk bilatzen ditugun emaitzak. Eremua dinamikoa da eta ez du muga zehatzik; geruza konplexu ugari ditu, elkarren artean nahastuta eta elkarri konektatuta, eta irudikapen ortogonalak ezin atzeman ditzake. Eta errealitatearen osoko irudikapena egiteko ezintasun horren aurrean, meta-kartografia kritiko bat proposatzen dugu, testuinguru soziokultural konkretu baten (gurea) mapa bat(batzuk)” azaldu du.

Horretarako UPV/EHUko Arte Ederren Fakultateko ikertzaile eta artistek “kolaboratzaile-mapeatzaile” multzo bati hauxe proposatu die: “metakartografia horren gainean jar ditzatela, nahi duten koordenadetan, egokitzat jotzen duten/dituzten geruzan/geruzetan”, Euskal Herriko “praktika artistikoen” kartografia subjektiboak, 2016-2022 aldia erreferentziatzat hartuta eta erabateko askatasunez eskala, datu, input, testu, sinbologia eta gainerakoei dagokienez.

Mekarteak UPV/EHUko Arte Ederren Fakultateko Arantza Lauzirika eta Natxo Rodríguez  irakasle eta ikertzaileek zuzendutako proiektu bat da, eta Olaia Miranda, Ismael Manterola, Fito Rodríguez Bornaetxea, Oihane Sanchez, Edurne González, lgor Rezola, Camilo Torres, Juan Pablo Orduñez MawatreS, Xabier Barrios, Andrea Estankona eta Pablo Maraví, ikertzaile eta artistek parte hartu dute.