euskaraespañol

Erakusketa: Emakumeok aurkezle

Noiz eta non

Noiztik: 2021/05/25 Noiz arte: 2021/06/10

Kokapena

Txillardegi aretoa - Carlos Santamaria Zentroa
Plaza de Elhuyar 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Irudia

Deskribapena

Gipuzkoako Argazkilari Elkarteko 21 kideko talde batek ‘Nosotras exponemos - Emakumeok aurkezle’ izeneko erakusketa aurkeztu du. Erakusketa EHUkultura Gipuzkoa programaren barruan dago, eta maiatzaren 25etik ekainaren 10era egongo da zabalik, UPV/EHUko Carlos Santamaria Zentroko Txillardegi aretoan, Donostian. Ordutegia goizeko 8:00etatik arratsaldeko 20:30ak arte izango da, astelehenetik ostiralera, eta larunbatean 9:00-14:00. Sarrera librea da.

Antolatzaileek diote: “Erakusketa honen arrazoia 70eko hamarkadan emakume bazkide beteranoek hasitako lanari jarraipena ematea da, orduan egin baitziren emakume bazkideek egindako lanen lehen erakusketak. Urteak igaro dira eta lan horri heldu nahi izan zaio berriro; beraz, iristear dauden beste lan batzuen artean lehenengoa izatea espero dugu. Erakusketa berri honetan, emakume beterano horietako batzuek hartu dute parte, eskarmentu handikoak, teknika menderatzen dutenak eta abar, argazkilaritzaren munduan lehen urratsak ematen ari diren emakume bazkide berriekin batera. Hori dela eta, gaia libre uztea erabaki da”.

Gipuzkoako Argazkilarien Elkartea irabazi-asmorik gabeko kultur elkartea da, eta bere helburu nagusiak irudiaren munduarekin lotutako jarduerak sustatzea da, bai argazkigintzari dagokionez, bai bideografiari dagokionez.