euskaraespañol

Erakusketa: Irudiekin istorioak kontatuz

Noiz eta non

Noiztik: 2021/07/06 Noiz arte: 2021/09/16

Kokapena

Txillardegi aretoa - Carlos Santamaria Zentroa
Plaza de Elhuyar 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Irudia
Argazkia: Unai Azkueta

Deskribapena

Euskal Herriko Unibertsitateak, ‘Irudiekin istorioak kontatuz’ izenburupean, Gipuzkoako Campuseko Narrazio Fotografiko tailerreko lanak jarri ditu ikusgai. Erakusketa EHUkultura Gipuzkoa programaren barruan dago, eta uztailaren 6tik irailaren 16ra egongo da zabalik, UPV/EHUko Carlos Santamaria Zentroko Txillardegi aretoan, Donostian. Sarrera librea da.

Erakusketaren egileek diote: “Hemen ikusten dituzuen lan hauek, 2021eko udaberrian egin dugun Narrazio Fotografikoa tailerrean garatutakoak dira. Egoera bitxi batean aurrera atera dugun ikastaroa izan da. Pandemiaren erdian izanik, klase presentzialak nahi bezala egiteko zailtasunak izan ditugu eta trabak eduki ditugu talde-lanerako edo ikaskideen arteko eztabaida eta iritzi trukaketarako; baina aurrera egin dugu. Argazkia helburua izan beharrean, tailer honetan argazkia beste xede batetara iristeko tresna bezala erabiltzen ikasi dugu. Gure helburua ez da izan argazki perfektuak lortzea, kontatu nahi dugun hori modu egoki batean kontatzen lagunduko diguten irudiak ekoiztea baizik. Gramatika eta sintaxi arauak ez dira bakarrik literatura egiteko errespetatu eta bete behar. Kazetari-kronika egiteko, zuzen idatzi beharra dagoen bezala, argazkilaritza dokumentala egiteko ere, baldintza tekniko eta estetikoak ikasi eta errespetatzea ezinbestekoa da. Hala ere, gure tailerrean kontatzeko arauak zuzenketa teknikoari gailendu zaizkio.”

*Txillardegi aretoaren ordutegia:

-Udako ordutegia (uztailaren 9tik abuztuaren 31a arte): astelehenetik ostiralera 8:00-14:30.

-Neguko ordutegia (irailak 1tik aurrera): astelehenetik ostiralera 8:00-20:30. Larunbatak: 8:30-14:30.