euskaraespañol

Erakusketaren inaugurazioa: Elkano, 200 urte gestioan hezten

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2018/11/19, 12:30 - 00:00

Kokapena

Ekonomia eta Enpresa Fakultatea (Elkano)
Elcano 21. -48008- Bilbao (Bizkaia)

Irudia

Deskribapena

UPV/EHUko Ekonomia eta Enpresa Fakultateak inauguratuko du “Elcano, 200 urte gestioan hezten” erakusketa. 2018ko abenduaren 20ra arte egongo da irekita. Ordutegia hau izango da: astelehenetik ostiralera arte, 08:00etatik 21:00etara arte; eta larunbatetan 09:00etatik 13:00ra arte.

Erakustearen inaugurazioan hauek parte hartuko dute:

  • Jon Barrutia, Ekonomia eta Enpresa Fakultateko dekanoa
  • Pedro M. Gómez, Ekonomia eta Enpresa Fakultateko dekanorde koordinatzailea, Elkanon

Bilboko merkataritza eskola, gaur egun UPV/EHUko Ekonomia eta Enpresa Fakultatea,  duela 200 urte sortu zen. Eskola hori, munduko lehenetarikoa eta estatuko lehena izan zen merkataritza ikasketak eskaintzen. 1818ko uztailaren 9an Errege Probisioa argitaratu zen Bilbon merkataritza diziplinak emateko eskola bat sortzeko.

Eskolaren lehen etapa Kontsulatuak Udaletxearen goiko solairuetan zituen geletan hasi zen. Gero Elkano kalera igaro zen eta urte askotan Bilboko Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskola izan zen, zein gaur egun UPV/EHUko Ekonomia eta Enpresa Fakultatea den.