euskaraespañol

Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko graduazio ekitaldia (Gipuzkoa)

Noiz eta non

2022/05/27, 18:00

Kokapena

Areto nagusia - Ignacio Maria Barriola Zentroa
Plaza Elhuyar 1. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Ostirala, maiatzaren 27an, 18.00etan, Euskal Herriko Unibertsitateko Ignacio Mª Barriola Zentroko areto nagusian (Elhuyar plaza, 1. Donostia), UPV/EHUko Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko (Gipuzkoa) 130 tituludun berrien graduazio ekitaldia izango da.

UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreorde Agustin Erkizia, Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko dekano Joseba Pineda eta aipatutako ikastegiko koordinatzaile-dekanorde (Gipuzkoa) Jesus Rubio ekitaldiaren buru izango dira. Bertan izango da ere Osakidetzako Goierri-Urola Garaiko ESIko Erizaintzako adjuntu Xabi Mujika Peñak. Honek irakaspen hitzaldia eskainiko du. Izenburua: ‘Excelencia en cuidados y liderazgo enfermero’. Musikeneko ikasleen musika emanaldiak ekitaldiari amaiera emango dio.

Egitaraua:

Ekitaldi Akademikoaren hasiera:

-Jesus Rubio, Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko koordinatzaile-dekanordea (Gipuzkoa)

-Joseba Pineda, Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko dekanoa

Irakaspen Hitzaldia: ‘Excelencia en cuidados y liderazgo enfermero’

-Xabi Mujika Peña, Osakidetzako Goierri-Urola Garaiko ESIko Erizaintzako adjuntua

Graduatu berriei aitorpena.

Ekitaldi Akademikoaren amaiera:

-Agustin Erkizia, UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreordea

Musika emanaldia (Musikeneko ikasleak)