euskaraespañol

Eskola Futura, hezkuntza erakundeen arteko harremana estutzen

  • Photocampus

Lehenengo argitaratze data: 2020/03/11

Irudia
Argazkia: UPV/EHU.

Gaur goizean Eskola Futura programako ikasleei harrera egin die Jon Zarate Euskararen eta Etengabeko Prestakuntzaren arloko errektoreordeak Leioan.

Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdearen programaren baitan euskara ikasten dabiltzan Bourdeoux, Touluse, Pau eta Tarbeseko unibertsitateetako 8 ikasleak esperientzia partekatzera etorri dira irakasle batzuekin batera.

Aitor Iglesias, Bilboko Hezkuntza Fakultateko idazkari akademikoa eta Euskara gaietarako arduraduna; Mikel Etxebarrieta, Aurten Bai Fundazioko lehendakari; Olivier Mioque, Euskararen Erakunde Publikoko hizkuntza karguduna; eta Arola Urdangarin, Akitania-Berria Euskadi Nafarroa Euroeskualdeko zuzendaria batu dira Jon Zaraterekin.

Eskola Futura programak hiru lurraldeetako (Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa) hezkuntza erakundeen arteko harremana estutzen du, eta prestakuntza eta enplegu aukerak ugaritzen ditu gazteentzat. Programako ikastaroen bidez, ikasleek behar den hizkuntza maila eskura dezakete euroeskualdeko eskola elebidunetan irakasteko.

Programa sortu zen irakasle elebidun izan nahi duten mugaz bi aldeetako irakaslegaiei laguntzeko. Frantseseko, euskarako eta okzitanierako ikastaro trinkoak eskaintzen ditu, urtebetekoak edo bi urtekoak, eta bere gain hartzen ditu matrikula, ikastaro eta joan-etorrien gastuak.