euskaraespañol

Espazioaren Munduko Astea

  • Ekitaldia

Noiz eta non

Noiztik: 2022/10/03 Noiz arte: 2022/10/07

Kokapena

Gasteizko Ingenieritza Eskola
Nieves Cano 12. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Deskribapena

Espazioaren Munduko Astea dela eta, Gasteizko Ingeniaritza Eskolak hainbat jarduera egingo ditu. Bertan ikertzaile ospetsuek parte hartuko dute.

Programa

  • - Urriaren 3tik 7ra bitartean, Gasteizko Ingeniaritza Eskolan, workshop hau egingo da: ‘Ultraviolet astronomy in the XXI century’. Bertan, hainbat alderdi landuko dira, hala nola bizitzaren jatorria ikertzeko behar zientifikoen ebaluazioa, exoplaneta-ikerketa, eskala guztietako izarren eraketa eta unibertsoaren bilakaera kimikoa.
  • - Urriaren 4an, asteartea, 20.00etan, Europa Jauregian, mahai-ingurua egingo da: ‘The future of space investigation: from the large missions to the cubesat revolution’. Hizlariak nazioarteko ikertzaile ospetsuak izango dira.
  • - Ostiralean, urriak 7, 12.00etan Ingeniaritza Eskolako Ekitaldi Aretoan eta unibertsitate komunitate osoari irekia, ‘Espazioaren esplorazioa eta cubesat iraultza’ izeneko hitzaldia izango da, Astrofisikako katedradun eta ikertzaile gasteiztar Ana Inés Gomez de Castrok (AEGORA/UCM) eta SENER ingeniaritzako Joan Manel Casaltak emana.