euskaraespañol

Estatu Batuetako unibertsitateetako ordezkariek Arte Ederren Fakultatea bisitatu dute

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2019/10/25

Irudia
APIk Unibertsitatera antolatu duen bisita. Argazkia: UPV/EHU

Estatu Batuetako hamalau unibertsitatetako ordezkariek bisitatu dute gaur, 2019ko urriak 25, UPV/EHUko Arte Ederren Fakultatea, hala nola Leioa-Erandio eremuko instalakuntzak eta zerbitzuak.

Bisita egin da APIrekin (Academic Programs International) dagoen hitzarmenari esker. API beste herrialde batzuetan AEBetako ikasleentzat. API site visit hau, astelehenean heldu zen, programak dituzten hiru hiri ezagutzera. Salamancan egon ondoren, Bilbon egongo dira larunbatera arte, eta gero Bartzelonara joango dira.

Bisitan egon ziren unibertsitateak dira: Adelphi University, Bryant University, Loyola University Chicago, Morgan State University, Point Loma Nazarene University, Rivier University, Saginaw Valley State University, Sam Houston State University, Springfield College, University of Central Florida, University of Wisconsin-La Crosse, Virginia Tech eta Winona State University, eta baita APIko ordezkari batzuk ere,.

UPV/EHUko Arte Ederren Fakultateak, hitzarmen honi esker, AEBetako unibertsitate batzuen zazpi ikasle hartu zituen,  2017-2018 ikasturtean, eta espero da hurrengo ikasturteetan beste batzuk etortzea.