euskaraespañol

Estatuko Arte Ederren fakultateek elkarte bat sortu dute beren interes komunak defendatzeko

UPV/EHUko Arte Ederren Fakultateko dekano Arantza Lauzirika izango da organo berriko presidentea

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2018/06/22

Estatuko Arte Ederren fakultateek elkarte bat sortu dute beren interes komunak defendatzeko
Estatuko Arte Ederren fakultateek elkarte bat sortu dute beren interes komunak defendatzeko

Elkartea Arte Ederren fakultateetako dekanoek ekainaren 18an eta 19an UPV/EHUn egindako azken konferentzian eratu da. Elkartearen helburu nagusiak interes komunak defendatzea eta arte irakaskuntzaren erronka berriei aurre egitea dira.

Estatuko unibertsitate publikoetako Arte Ederren 14 fakultateetako dekanoen konferentziak unibertsitateko arte ikasketak konfiguratzeko lanak koordinatu ditu 2003. urteaz geroztik, eta elkarte bihurtu da orain.  Erabakia UPV/EHUko Bilboko Bizkaia Aretoan egindako bileran gauzatu dute, ekainaren 18an eta 19an. Dekanoek ahaleginak batzeko, interes komunak defendatzeko eta unibertsitateko arte hezkuntzaren etengabeko bilakaerak planteatzen dituen erronka berriei aurre egiteko asmoarekin erabaki dute elkartea sortzea.

Arte Ederren fakultateak arteen, diseinuaren edo zaharberritzearen eremuan graduak eta masterrak ematen dituzten zentro bakarrak dira. Elkarte sortu berriak egin beharreko zereginen artean, honako hauek azpimarra daitezke:

  • Arte Ederretako ikasketak ematen dituzten unibertsitateen interes komunak defendatzea.
  • Jakintza arloak berriz konfiguratzea, testuinguru berrira egokitzeko.
  • Ikastegien arteko mugikortasuna hobetzea.
  • Ikerketa arloko lankidetza.
  • Arteen, kontserbazio eta zaharberritzearen eta diseinuaren eremuko unibertsitate graduen balioa azpimarratzea, arteari lotutako unibertsitate masterretarako eta doktorego programetarako zuzeneko sarbidea ematen duten ikasketa bakarrak baitira.

Elkartearen zuzendaritza batzordea honela dago osatuta:

  • Presidentea: Arantza Lauzirika, UPV/EHUko Arte Ederren Fakultateko dekanoa
  • Presidenteordea: José Galindo, UPV/EHUko Arte Ederren Fakultateko dekanoa
  • Idazkaria: Salvador Haro, UMAko Arte Ederren Fakultateko dekanoa
  • Diruzaina: Francisco J. Sánchez, UGRko Arte Ederren Fakultateko dekanoa
  • 1. bokala: Alfonso Ruiz, ULLeko Arte Ederren Fakultateko dekanoa
  • 2. bokala: Elena Blanch, UCMko Arte Ederren Fakultateko dekanoa