euskaraespañol

Esteban Antxustegi Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko Adiskide Numerario izendatu dute

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2018/11/05

Irudia
Esteban Antxustegi Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko kide berria. Argazkia: EAE

Euskalerriaren Adiskideen Elkarteako Adiskide Numerario izendatu dute Esteban Antxustegi Igartua, Euskal Herriko Unibertsitateko Filosofia irakaslea. Ekitaldia Azkoitiko Intsausti jauregian ospatu zen. Bertan Juan Bautista Mendizabal erakundeko Gipuzkoako lehendakariak parte hartu zuen eta Harrera Hitzak Enrique Samaniegok esan zituen. Adiskide berriak sarrera ikasgaia eskaini zuen. Izenburua: ‘Identidad, ciudadanía y multiculturalidad’.

Esteban Antxustegi Igartua (Donostia, 1957) lanbidez, irakaskuntzan eta ikerketan aritu da, batik bat Euskal Herriko Unibertsitatean. Filosofian eta Zuzenbidean lizentziaduna da unibertsitate horretan, eta Filosofian doktorea, UPV/EHUn ere bai. Orain arte, unibertsitateko gradu eta graduondoetan hogei urtetik gora irakasle jardun ondoren, 13 doktorego-tesi zuzendu ditu (haietako batzuek doktoregoko aparteko saria lortu dute), eta, irakaskuntza-jarduera horren ondorioz, hainbat egonaldi egin du atzerriko unibertsitateetan ikertzaile eta irakasle gonbidatu gisa. Bere ikerketen ondorioz, 150 liburu eta zientzia-artikulu baino gehiago argitaratu ditu. Gainera, Europako eta Amerikako zenbait aldizkari garrantzitsutako zuzendaritza-kontseiluetan dago. Gainera, estatuko edo nazioarteko 50 batzarretan baino gehiagotan hartu du parte, hizlari edo antolatzaile gisa. Ez du inoiz ahaztu UPV/EHUrekin duen konpromisoa, eta parte-hartze aktiboa izan du kudeaketa-eta dibulgazio-lanetan. Haren ekarpen nagusietako bat Limes pentsamendu politikoko bilduma euskaraz itzultzea martxan jarri izana. Antxustegi bilduma horretako zuzendaria eta editorea da. Dagoeneko, 24 liburuki argitaratu dira bilduman, eta haietako batzuek aintzatespen publikoak izan dituzte.