euskaraespañol

Esther Rebato, European Anthropological Association erakundearen domina jasotzen duen lehen emakume espainiarra

Irakaslea Sociedad Española de Antropología Física elkarteko ohorezko bazkide ere izendatu dute

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2022/10/11

Irudia
Esther Rebato | Argazkia: Unai Zorriketa. UPV/EHUko Komunikazio Bulegoa.

European Anthropological Association-ek (EAA) ohorezko domina eman dio Esther Rebato Ochoa UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko irakasleari, elkarte zientifiko horri hain zuzen ere egindako ekarpen bikainagatik. Irakaslea domina jasotzen duen munduko hirugarren emakumea da, eta Espainiako lehena.

Aitorpen hori EAAren Batzar Nagusian eman zen, Europako hainbat herrialdetan bi urtean behin egiten diren kongresuen esparruan, oraingoan Vilnan (Lituania). Rebatoren esanetan, ospe handiko saria da, eta urte askoan lehendakari eta diruzain nagusi gisa egindako lana goraipatzen du. “Niretzat sorpresa eta poz handia izan da, ez baitago domina hau jaso duen pertsona askorik (10 aldiz baino ez da eman, elkarte zientifiko honek dituen ia 50 urteetan), eta horietako batzuk oso garrantzitsuak izan dira Antropologia Fisikoaren arloan”, adierazi zuen irakasleak bzere sariaren berri eman ondoren.

Era berean, joan den irailaren 27an, Espainiako Antropologia Fisikoaren Elkarteak (SEAF) Tenerifen egindako XXII. Kongresuaren batzar orokorrean, Esther Rebato irakaslea ere izendatu zuten elkarte horretako Ohorezko Kide. Pandemia eta osasun-alertaren ondorioz iaz eten zen ekitaldia. Urte batzuk lehenago (2009) Ales Hrdlicka (Txekiar eta Ipar Amerikako antropologo ezaguna) domina akademikoa jaso zuen, Humpolec-eko Udalak (Txekiar Errepublika), Pragako Antropologiako Txekiar Elkarteak eta Pragako Unibertsitateko Zientzia Fakultateko Antropologia eta Giza Genetika Departamentuak proposatuta.

Ibilbide profesionala

Esther Rebato Ochoa, Antropologia Fisikoko katedraduna, euskal biotipoaren gorpuzkeraren antropologiari, fisionomiari eta somatometriari buruzko ikerketa batekin doktoratu zen, eta 1985ean hasi zen unibertsitateko irakaskuntzan. Ordutik, UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko Genetika, Antropologia Fisikoa eta Animalien Fisiologia Saileko irakaslea da. Azken urteotan, populazioen nutrizio-egoerari eta gorputzaren tamaina, forma eta konposizioa deskribatzen dituzten ezaugarri kuantitatiboen heredagarritasunari buruzko azterlanetan oinarritu da ikerketa, baita populazio orokorrean eta ijito-etnian obesitate-fenotipoen determinatzaile genetikoak eta ingurumenekoak aztertzean ere.

Bere ikerketak gaur egungo giza populazioen biologiaren hainbat alderditan oinarritu dira: hazkundearen eta garapenaren modelizazioa eta bilakaera sekularra, nutrizio-egoeraren ebaluazioa bizi-zikloan zehar, sexu-dimorfismoaren analisia eta genetikaren eta ingurumenaren arteko interakzioa interes epidemiologikoko fenotipo konplexuetan. Azken urteotan, populazioen nutrizio-egoerari eta gorputzaren tamaina, forma eta konposizioa deskribatzen dituzten ezaugarri kuantitatiboen heredagarritasunari buruzko azterlanetan oinarritu da ikerketa, baita populazio orokorrean eta ijito-etnian obesitate-fenotipoen determinatzaile genetikoak eta ingurumenekoak aztertzean ere.