euskaraespañol

UPV/EHUko ikasleek parte hartuko dute CERNeko tailer batean

Noiz eta non

2018/10/31, 11:00 - 00:00

Kokapena

Ekitaldi aretoa - Unibertsitate Pabilioia
Los Apraiz 1. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Irudia

Deskribapena

Asteazkenean, urriak 31, 11:00etan Arabako Campuseko unibertsitate pabiloian (Apraiztarrak, 1. 01006 Gasteiz) prentsa aurreko bat egingo da azaroaren erdialdera CERNeko tailer batean parte hartuko duten Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko ikasleak aurkezteko.

Hauekin batera, Iván Igartua UPV/EHUren Arabako Campuseko errektoreordea, David Montero BIZ Arabako zuzendaria eta Javier Cáceres INEUSTAReko zuzendari nagusia egongo dira.

UPV/EHUko ikasleek bertatik bertara ezagutu ahal izango dituzte CERNeko fisikari eta ikertzaileek garatu dituzten azken teknologiak, ikerkuntza zientifikoari dagokionean munduan den gune handien eta izen onenetakoa izanik.