euskaraespañol

UPV/EHUko Odontologia, Fisioterapia eta Erizaintzako ikasleek COVID-19 txertoa jasoko dute gaur

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2021/03/08

Ikasleen txertaketa, UPV/EHU

Euskal Herriko Unibertsitateko Odontologia, Fisioterapia eta Erizaintzako graduetako 400 ikasle inguruk Astra Zenecaren txertoa jaso dute gaur eguerdian, osasun arloan praktikak egiten hasi aurretik. Hala, txertaketa-prozesuak aurrera jarraitzen du Euskadin, txerto-mota hori gomendatuta duten 55 urtetik beherako kolektiboetan. 

Txertaketa UPV/EHUko Prebentzio Zerbitzuak Bizkaiko Campuseko Leioa-Erandio eremuan dituen lokaletan egin da, eta Osakidetzak jarri ditu dosiak. Euskal unibertsitate publikoa, Osasun Saila eta Osakidetza elkarlanean aritu dira pandemiaren azken urte honetan, eta txertaketa hori beste urrats bat da ildo horretan.