euskaraespañol

Euriaren kontrako ideiak

  • Photocampus

Lehenengo argitaratze data: 2021/12/10

Irudia

NON: Leioa-Erandio eremua (Bizkaiko Campusa). NOIZ:  2021eko abenduaren 10a. NORK: Jorge Navarro. Komunikazio Bulegoa. UPV/EHU. 

 

Euriak ez du atsedenik ematen. Zorionekoak uretako botak ditu, zorigaiztokoak galtzerdi bustiak. Ikasle ikusberaren batek putzuz beteriko belardia zeharkatzen du zuhaitz batzuetatik ateratzen diren perretxiko handiei argazkiak ateratzeko, nahiz eta horrek aterki tolesgarria sakrifikatzea ekarri. Beste batzuek guardasola bidean galdu edo utzi egiten dute, ez dira haizearen kontra borrokatzeko gai. Ikasle batek esan du aterkien bazar bat sortu beharko lukeela campusean, ikasi beharrean, eta beste batek, guardasolak orduka alokatu beharko lituzkeela. Eguzki faltak adimena areagotzen du, perretxikoek kanpora ateratzeko edozein bihurgune bilatzen duten era berean. Zorionez, eguzkia laster aterako da. Ideia onak espero dira datozen egunetarako. 

 

Saileko argazki guztiak Photocampusen. 

Zuk egindako irudi bat argitaratzea nahi duzu atal honetan? Bidal iezaguzu, mesedez, helbide honetara: campusa@ehu.eus