euskaraespañol

Europar Zuzenbidearen hiribururako bidaia

  • Photocampus

Lehenengo argitaratze data: 2019/12/11

Irudia
Argazkia: Iker Barbero irakaslea eta bidaiatu diren ikasleak. UPV/EHU.

UPV/EHUko Zuzenbide Fakultatearen Bizkaiko Ataleko 12 ikaslek Europako erakundeak eta Europar Batasuneko Zuzenbidea hobeto ezagutzeko aukera izan dute Bruselara, Jesús María de Leizaola Fundazioak antolatu eta finantzatu du. Gure ikasleentzat esperientzia ahaztezina izan da.