-
UPV/EHUko 44 Unibertsitate-Enpresa-Gizarte Gelek prestakuntza espezializatua eta ezagutzaren transferentzia errazten dute
-
Su motelean egindako 40 lan berri eramango ditu UPV/EHUk Durangoko Azokara
-
José A. Fernándezek, Olatz Fresnedok eta Lucía Martín Saizek egindako ikerketa batek Fundación Renal fundazioaren 2023ko saria jaso du
-
'Zain barneko terapietarako medikazioaren infusio ekipamendu optimizatzailea' ekimenak eta 'Yekar' master amaierako lanak Manuel Laborde 2023 sariak lortu dituzte
-
Ikasteko lau moduak eta nola erabili gelan
Gure txokoak: Barne patio bat
- Photocampus
Lehenengo argitaratze data: 2022/01/20

"Naturaz inguratutako hiri txiki batetik gertu hazi nintzen. Lehen hezkuntzan jada biologiak asko erakartzen ninduen, etxe barruan dozena bat suge edo zenbait musker izateraino, are belatz bat ere garajean. Institutuan, lagunak eta biok maiz joaten ginen kanpatzera, batzuetan eskola aldiko gauetan ere bai, eta, geroago, baita neguan ere. Ehunka hektarea zelai eta baso zeuden, kalea gurutzatu eta hantxe hasten ziren. Horregatik, unibertsitatera joan nintzenean, nahiko argi nuen biologia ikasiko nuela, eta asteburuetan eskia, kanpina, eskalada eta antzeko entretenimenduez gozatzen nuen. Aire zabala eta natura maitatzen jarraitu nuen, maitasun horrek nirekin segitu zuen are graduondoko ikasketetan eta gaur egun ere badirau. UPV/EHUra iritsi eta bulego bat aukeratu behar izan nuenean, Medikuntza eta Erizaintza Fakultatean kokatutako bat eskaini zidaten, leihate izugarri handiak zituena, baita barne patio eder bat ere, non konifero handi bat gailentzen baitzen; zuhaitzak itzala ematen zuen eta eraikitako ingurunearen lerro zuzenetatik aldentzen zen. Patio hau campus osoan dudan lekurik gustukoena da, dituen ikuspegi ezin hobeengatik ez ezik, udaberrian txoriak erakartzen dituelako ere bai."
Hauxe da Zientzia eta Teknologia Fakultateko Landareen Biologia eta Ekologia Saileko Ikerbasque Research professor Peter B. Pearmanek aukeratutako tokia. Pearman da testu honen egilea ere.
Nola iritsi: 43°19'50.0"N 2°58'11.3"W