euskaraespañol

Euskadi Lan Txostenaren aurkezpena, 2018ko lehen hiruhilekoa

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2018/04/30, 10:30 - 00:00

Kokapena

Elhuyar gela - Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Deskribapena

Astelehenean, apirilak 30, 10:30etan, UPV/EHUko Bizkaia Aretoko Elhuyar entzunaretoan (Abandoibarra, 3. Bilbo), Euskadi Lan Txostena aurkeztuko da prentsaurrekoan. Ikerketa horren helburua Euskadiko Autonomi Erkidegoko 2018ko lehen hiruhileko lan egoeraren garapenaren ikuspegi orokorra ematea da.

Ikerlanaren xehetasunak Sara de la Rica UPV/EHUko Ekonomia eta Enpresa Fakultateko Ekonomian katedradun eta txostenaren koordinatzaileak emango ditu. “Hiruhileko honetatik aurrera Euskadi Lan Txostenak lan egoeraren ikuspegi zehatzago, dinamikoago eta interesgarriagoa emango du. Datuak erakusteko era aldatuko da, nire ustez aurrerapauso garrantzitsua da”, azaldu du De la Ricak. Halaber, hemendik aurrera Euskadi Lan Txostena egiteaz arduratuko den ikerketa talde berria aurkeztuko du  irakasleak.

Prentsaurrekoa izango dira:

  • Sara de la Rica Goiricelaya, UPV/EHUko Ekonomian katedraduna eta txostenaren koordinatzailea
  • Ainhoa Vega Bayo, UPV/EHUko Ekonomia eta Enpresa Fakultateko irakaslea eta ikerlaria
  • Lucía Gorjón García, UPV/EHUko Ekonomia eta Enpresa Fakultateko irakaslea eta ikerlaria