euskaraespañol

Euskadiko V. Geografia Olinpiada

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2022/03/16

Irudia
Ezkerretik eskuinera, Beñat López de Ocariz, Tomás Tejedor y Andrea Ortiz de Zárate. Argazkia: Nuria González. UPV/EHU.

Letren Fakultateko Gradu Aretoan egin da Euskadiko V. Geografia Olinpiada, Euskadiko Geografoen Elkargoaren Lurralde Ordezkaritzak antolatua UPV/EHUko Geografia, Historiaurrea eta Arkeologia Sailaren laguntzaz. Aurtengo edizioan 38 ikaslek hartu dute parte, EAEko zazpi ikastetxetatik etorritakoak.

Lehenengo postuan Tomás Tejedor Lejona geratu da, Loiuko Urdaneta ikastetxekoa. Bigarrenean Beñat López de Ocariz Lobo, Gasteizko Koldo Mitxelena BHIkoa; eta hirugarrenean Andrea Ortiz de Zárate Medrano, Gasteizko Corazonistas ikastetxekoa. Taldeka, Loiuko Urdaneta ikastetxea izan da irabazlea.

Olinpiadan parte hartzen duten ikasleek Geografia gaia ikasten egon behar dira Batxilergoko 2. mailan. Banaka hartzen da parte, eta gehienez ere zortzi ikasle aurkez daitezke ikastetxe bakoitzetik. Edizio honetan ikastetxe hauek hartu dute parte: Berri-Otxoa ikastetxea (8), Corazonistas ikastetxea (8), Bilboko Eskolapioak ikastetxea (3), Juan Orobiogoitia BHI (3), Koldo Mitxelena BHI (7), Somorrostro zentroa (3) eta Urdaneta ikastetxea (6).

Geografia Olinpiadaren helburua da ikasleek diziplina zientifiko horrekiko duten interesa sustatzea. Geografiak lotura estua du lurraldearekin eta inguratzen gaituen mundua ulertzen laguntzen digu, bai ingurune naturala bai bertan egiten den giza jarduera.