euskaraespañol

Euskadiko XX. Unibertsitate-Kirol Txapelketa

  • Ekitaldia

Noiz eta non

Noiztik: 2020/02/26 Noiz arte: 2020/02/21, 10:00 - 00:00

Kokapena

Bizkaia

Deskribapena

Leioako Unibertsitateko kiroldegia eta Fadura

Leioa eta Getxo

Datorren asteazkenean Euskadiko XX. Unibertsitate-Kirol Txapelketa jokatuko da, eta han parte hartuko dute Euskadiko hiru unibertsitateek: Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU), Deusto eta Mondragon Unibertsitateak.

UPV/EHUk antolatu du aurten txapelketa, Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean. Guztira, 468 ikaslek parte hartuko dute, 218 emakume eta 250 gizon.  Honako kirol modalitate hauek jokatuko dira: saskibaloia, eskubaloia, futbol 7, areto futbola, padela, errugbi 7, banakako tenisa, banakako eta binakako frontenisa, futbol 11, gomazko nahiz larruzko paleta, esku pilota, buruz-buru nahiz binaka, squasha eta mahai-tenisa, xakea, lokotxa eta boleibola.  guztira, 26 kirol modalitate.

Txapelketa honetan izango dira, besteak beste, Bingen Zupiria, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua; Jon Redondo Eusko Jaurlaritzako Gazteria eta Kirol zuzendaria; eta Patxi Juaristi UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko errektoreordea.

Aurtengo edizioan, Getxoko Fadura polikiroldegian eta Leioako Unibertsitate kiroldegian  jokatuko dira kirol proba guztiak. 12.00etan sari banaketa egingo da Fadurako polikiroldegian.

XX. edizio hau berrikuntza batekin dator, talde kiroletako garaileak Espainiako Unibertsitate Txapelketetara  klasifikatuko baitira zuzenean, eta Euskal Erkidego Autonomoa ordezkatuko dute, galtzaileak kanporatuta geratzen direlarik.