euskaraespañol

Euskal Diasporaren Artxiboa: bisita eta aurkezpena

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2022/11/15, 16:00

Kokapena

Bilbao (Bizkaia)

Deskribapena

Azaroaren 15an, 16:00etan, Bilboko Euskadiko Artxibo Historikoaren egoitzan (Maria Diaz de Haro kalea, 3), euskal Diasporaren Artxibora bisita egingo da. Artxibo historikoaren zuzendaria den Borja Aginagalderen agurra eta gero, bisitaren gidariak Gorka Alvarez Aramburu (Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendaria) eta Anabell Violeta Rodríguez Apreza (artxiboaren katalogazioaren arduraduna) izango dira, artxibo honen historia, helburua eta funtsak erakutsiko dituztenak.

Bisita hau UPV/EHUko Euskal Diasporaren graduondokoaren ekintzen barruan kokatzen da, baina interesa duen edonorentzat ere irekita egongo da. Bisita aldi berean aurrez aurrekoa eta birtuala izango da. Bertan egon nahi duenak posta elektronikoz izena eman behar du aurretik, aretoko edukiera bete arte. Diasporako edozein tokitik bisita Interneten bidez jarraitzeko, nahikoa da bideokonferentziaren estekari jarraitzea (ez ahaztu zure bizitokiari dagokion ordutegia egiaztatzea).

Bilbora bertaratzeko:

Idatzi oscar.alvarez@ehu.eus ala anabellvioleta@hotmail.com -ri

Bideokonferentzian sartzeko:

https://ehu.webex.com/ehu/j.php?MTID=m9242503b3e4af2569cfd156ed19d5ab8