euskaraespañol

Kongresua: Euskal Esperientziak Zientzia Zabalkundean

Noiz eta non

Noiztik: 2018/06/14 Noiz arte: 2018/06/15, 09:00 - 17:00

Kokapena

Antonio Beristain Areto nagusia - Carlos Santamaria Zentroa
Plaza de Elhuyar 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Irudia

Deskribapena

Euskal Esperientziak Zientzia Zabalkundean (EEZZ18) kongresuak ekainaren 14an eta 15ean bilduko ditu UPV/EHUren Carlos Santamaria Zentroan, Donostian, dibulgazio lanetan diharduten agente ugari, Euskadin abian jarritako komunikazio-ekimenak ezagutzera emateko eta etorkizuneko erronkak aztertzeko helburuarekin.

Hiritarren artean zientzia kultura sustatzea eta harenganako interesa piztea ezinbestekoak dira etorkizuneko erronka eta kezka nagusiei erantzun arduratsu bat emateko gai den gizartea eratzeko.

Testuinguru horretan, behar-beharrezkoa da zientzia dibulgazioa. Gero eta gehiago dira eremu horretan sortzen diren proiektuak eta gero eta zabalagoa da zientzia euskaraz dibulgatzen diharduten erakundeen eta pertsonen taldea.

Donostia International Physics Center (DIPC),Centro de Física de Materiales (CFM, CSIC-UPV/EHU zentro mistoa) eta UPV/EHUren Kultura Zientifikoko Katedrak, Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin antolatutako jardunaldian parte hartuko duten komunikabideetako profesionalek, zein ikerketa-zentroetakoek, eta baita ekintzaileek, irakasleek eta ikasleek ere, zientziaren dibulgazioan bizitakoa partekatuko dute bi egun horietan zehar.

Topaketaren hitzaldien programa osoan hainbat dibulgazio-ekimen aztertuko dira, baita komunikabideek arlo horretan duten garrantzia ere. Forua, gainera, gune aproposa izango du proiektu berritzaileak aurkezteko, eta posterren saio bat ere eskainiko du, bertara hurbiltzen direnek euren dibulgazio zientifikoko proiektuak azaltzeko.

Horrez gain, ekitaldiaren esparruan, zientzia ilustrazioko erakusketa bat ere antolatu da, non UPV/EHUko Ilustrazio Zientifikoko gradu-ondoko ikasle eta irakasleen lanak erakutsiko diren. Kongresuak egun bat eskainiko du emakume zientzialarien lanari balioa emateko xedea duten ekimenak ezagutzera emateko.