euskaraespañol

Euskal Herriko Unibertsitateak eta Bizkaiko Batzar Nagusiek hitzarmena sinatuko dute gazteen artelanak erakusteko

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2019/03/15, 11:30 - 00:00

Kokapena

Bilbao (Bizkaia)

Deskribapena

Euskal Herriko Unibertsitateko errektore Nekane Balluerkak eta Bizkaiko Batzar Nagusietako presidente Ana Otaduik ankidetzarako hitzarmena sinatuko dute ostiralean, hilak 15ean, Arte Ederren Fakultateko ikasleen artelanak Foru Kameran erakusteko. Sinadura izango da, Bizkaiko Batzar Nagusietako Aretoan (Hurtado de Amézaga 6, Bilbo)

Lau urteko indarraldia,  modu automatikoan beste lau urtetan luzatu ahal izango dena, duen hitzarmenak sendotu egiten du erakunde bien arteko lankidetza. Gainera, urtean hiru erakusketa inguru antolatzeko aukera emango du, ikasle birena, Arte Ikerketa eta Sorkuntza, Pintura, Arte Garaikidearen Kontserbazioa eta Zeramika eta Funtzioa, eta Erakusketa Masterretako sortzaile gazteena, artelanen arteko elkarrizketan oinarrituta. Hitzarmenaren barruan, Batzar Nagusiek erakusketa baten katalogo bat egingo dute eta artelan bat erosiko dute, bere bilduman sartzeko. 

Hitzarmena, Batzar Nagusietako erakusketa aretoan sinatuko da. 2010eko garagarrilean zabaldu zenetik gaur arte, hogei bat arte erakusketa jaso ditu, UPV/EHUrekin lankidetzan. Lehenengoak, “Exposición Cero” izenekoak, Fito Ramírez-Escudero, Iñaki Bilbao eta David García Arte Ederren Fakultateko irakasleen pintura lana batu eban. “ESO” izeneko azkenak, Ane Zelaia eta Maider Santos artistek hainbat euskarritan egindako 20 olio-pintura jaso ditu, joan dan hilaren amaierara arte. Erakusketa bi horren artean, Bizkaiko Batzar Nagusietako erakusketa aretoak hainbat estilotako eta diziplinatako artelanak jaso ditu Jon Martín, Jon Ander García Benítez, María García Benítez, Gabriel Camino, Leire Sánchez, Izaskun Araluzea eta Iranzu Aldabere artista gazteenak, beste batzuen artean. Usoa Fullaondo eta Txus Meléndez irakasleek antolatu dituzte erakusketa asko.

Bizkaiko Batzar Nagusiek 1985ean hasitako arte bilduma azpimarragarria daukate, eta urte bakoitzean gora egiten du, UPV/EHUko Arte Ederren Fakultateko sortzaile gazteen erakusketa bakoitzean artelan bat erosten duelako. Jorge Oteiza, Gabriel Ramos Uranga, Mikel Díez Alaba, Daniel Tamaño, Alfonso Gortázar eta Jesús Mari Lazkano dira Bilboko Hurtado de Amézaga kaleko 6. zenbakian dagon Bizkaiko Batzar Nagusien administrazio egoitzako bulegoetan, igarobideetan eta egongeletan ikus daitezkeen artelanak egin dituen artistetako batzuk.

Bilduman, azpimarragarriak dira XX. eta XXI. mendeetako emakume margolarien, eskulturagileen eta argazkilarien 40 artelan baino gehiago. Horrek argi eta garbi erakusten dau Bizkaiko Batzar Nagusiek artea erosteko politikan izan duen ikuspegi berdinzale aitzindaria. Mari Puri Herrero, Juana Cima, Mertxe Olabe, Asun Goikoetxea, Abigail Lazkoz, Dora Salazar, Begoña Zubero, Damaris Pan, Lide Kaltzada edo Andrea Abalia artisten sorkuntza lanak, beste batzuen artean, ibilaldi parekoa eskaintzen dute emakumeek egindako euskal arte garaikidetik.