euskaraespañol

Jocelyn Bell, Nobel saria jaso zezakeen astrofisikaria, ohoratuko du UPV/EHUk

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2022/10/26, 11:30

Kokapena

Mitxelena entzunaretoa - Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Irudia
Jocelyn Bell | Argazkia: DIPC (Donostia International Physics Center)

Deskribapena

Urriaren 26an, asteazkenean, Euskal Herriko Unibertsitateak Jocelyn Bell astrofisikaria honoris causa doktore izendatzeko ekitaldia egingo du.

Jocelyn Bell Burnel (Belfast, 1943) britainiar astrofisikaria Erresuma Batuko zientzialari garrantzitsuenetako bat da. Graduondoko ikasle gisa, 1967an, pulsarraren lehen irrati-seinalea aurkitu zuenetako bat izan zen, eta, horri esker, izarren bilakaeraren teoria kontrastatu ahal izan da. Bell-en figura polemikan sartua izan zen, zeren pulsarren aurkikuntza iragartzen zuen artikuluak bost autore baitzituen eta bere tesiaren ikuskatzaileak, Antony Hewishek, bakarrik, 1974an jaso baitzuen, lan horrengatik, Fisikako Nobel Saria. Zientzialari askok kritikatu zuten Bell-en omisioa, eta eztabaida handia sortu zen, nahiz eta berak beti garrantzia kendu dion. Jocelyn Bellek bere karrera zientifikoa garatzen jarraitu zuen. Astronomiaren Errege Elkarteko eta Fisika Institutuko presidentea izan da Erresuma Batuan. Sari ugari jaso ditu, besteak beste, Oinarrizko Fisikaren Aurrerapenerako Sari Berezia (Breakthrough Prize in Fundamental Physics, 2018), munduan diru saririk handiena duena. Bellek sari horren 2,3 milioi libra eman zien gutxiengo etnikoetako emakume eta emakume errefuxiatuak fisikako ikertzaile bihurtzen laguntzeko. Gaur egun, astrofisikako irakasle bisitaria da Oxfordeko Unibertsitatean, eta Mansfield Collegeko kidea.

Ekitaldiaren programa hauxe da:

. Jocelyn Bell Burnell astrofisikari andrea Honoris Causa doktore izendatzeko aktaren

irakurketa, Aitoz Zurimendi idazkari nagusi jaunaren eskutik.

. Jocelyn Bell Burnell andrearen laudatioa, Ruth Lazkoz doktore andrearen eskutik.

. Jocelyn Bell Burnell andrearen hitzaldia Euskal Herriko Unibertsiateko Klaustroan

sartzeko.

. Unibertsitate eta Ikerketako sailburuorde Adolfo Morais jaunaren mintzaldia.

. Unibertsitateko errektore andrearen mintzaldia.

. UPV/EHUko Koroaren emanaldia.

Ekitaldia streaming-ez jarraitu ahal izango da: