euskaraespañol

Euskal youtuberren bila

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2017/12/21, 10:30 - 00:00

Kokapena

Bilboko Hezkuntza Fakultatea
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)

Deskribapena

Abenduaren 22an, goizeko 10:30ean, Juliana Agirrezabala Aretoan Bilboko Hezkuntza Fakultatean (Sarriena auzoa. Leioa) izango da euskal youtuberren bideorik onenaren sariketa.

Euskararen eta Etengabeko Prestakuntzaren arloko Errektoreordetzak unibertsitatean euskararen erabilera sustatzeko proiektu estrategikoa jarri du martxan: “AKTIBATU programa”. Ekimen honen barnean, Bilboko Hezkuntza Fakultateko zuzendaritzaren babespean, ikastegietako eremu informaletan (tabernan, gazteen arteko harremanetan…) euskararen presentzia eta erabilera handitzeko testuingurua sortzeko Youehule proiektua burutu da, ikasgai ezberdinetako irakasleak eta ikasleak inplikatuta, guztira 4 irakasle eta 200 ikasle inguru. Proiektu honetan ikasleak euskal youtuberrak bilakatu dira eta unibertsitateko eremu ez formaletan euskararen erabilpena bultzatzeko bideo euskaldunak sortu dituzte.