euskaraespañol

Euskararen marka ikerketa proiektuaren aurkezpena

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2019/09/10, 11:30 - 00:00

Kokapena

Elhuyar gela - Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Deskribapena

Euskal Herriko Uibertsitateak (UPV/EHU) euskararen marka aztertzeko ikerketa proiektu bat garatuko du euskalgintzako eragileekin batera: Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua, Elkar Fundazioa, Berria Fundazioa, Elhuyar Fundazioa, Aek, Emun, Ikastolen Elkartea, Euskaltzaleen Topagunea.

Helburu horrekin NIK ikerketa taldea sortu da gai honen gainean lan egiten duten ikerlariekin. Alor akademikoan, proiektu aitzindari eta berritzailea da markaren kontzeptua hizkuntzen eremuan aplikatzen den lehenengo aldia baita nazioartean. Hizkuntza markagintzaren (language branding) kontzeptualizazioa eta berau aztertzeko metodologia garatze bidean dago, beste edozein herrialdeetako plangintza linguistikoan baliagarri izan daitekeen ekarpen berria eginez. Bestalde, euskararen ezagutza gero eta hedatuago dagoen honetan eta auzia erabilerara ekarrita, hizkuntzen marka giltzarria izango da hizkuntza aukeraketa egiteko orduan eta euskalgintzaren ahaleginak norabide horretan ere bideratu beharko dira. 

Agerraldiaren ordena:

11:30 Eragile guztien argazkia Bizkaia Aretoko terrazan (eguraldi onarekin) edo Elhuyar Gelan (eguraldi txarrarekin).

11:45 Prentsaurrekoa eskainiko dute Elhuyar Gelan:

  • Jon Zarate Sesma, UPV/EHUko Euskararen eta Etengabeko Prestakuntzaren arloko errektoreordea
  • Olatz Olaso Garitano, Emuneko zuzendari orokorra
  • Estitxu Garai Artetxe, Ikerketa Proiektuaren zuzendaria

Agerraldira bertaratuko dira: Paul Bilbao (Kontseiluko idazkari nagusia), Joxemari Sors (Elkar Fundazioko lehendakaria); Bea Zabalondo (Berria Taldeko presidentea); Iñaki Urkijo (AEKko artezkaritzakidea) Jon Abril (Elhuyar Fundazioko zuzendaria), Koldo Tellitu (Ikastolen Elkarteko lehendakaria), Manuel Moreno (Euskaltzaleen Topaguneko ordezkaria), Josu Amezaga (Ikus-entzunezko Komunikazioa eta Publizitatea Saileko zuzendaria eta NOR taldeko ikerlari nagusia). NIK ikerketa taldetik etorriko diren UPV/EHUko irakasleak: Patxi Azpillaga, Irene Garcia, Irati Agirreazkuenaga, Angeriñe Elorriaga, Koldo Atxaga, Sergio Monge, Ainara Miguel eta Naroa Jauregizuria.