Euskararen Nazioarteko Eguna, ekitaldiz blai

  • Photocampus

Lehenengo argitaratze data: 2019/12/03

Irudietan ikusten denez, gaur Euskararen Eguna ospatu da Unibertsitatean ere, campus guztietan eta mota askotako ekitaldien bidez, eta argazkiak erakusteaz gain zuekin partekatu nahi dugu Euskara Zerbitzuak aukeratutako Xalbadorren olerki hau

 

UPV/EHUko Euskara Zerbitzuak euskararen eguna ospatu nahi du zuekin… guztiekin

Anai-arrebak, entzun ene aho-hotsa:

izaite bat ez daike hezur hutsez osa;

herria da gorputza, hizkuntza bihotza;

bertzetik berextean bitarik bakotxa,

horrendako segurra hil hotza.

Batzu herriaz orroit, euskaraz ahantzi

bertzek euskara maite, herria gaitzetsi;

hizkuntza ta herria berex ez doatzi,

berek nahi daukute konpreniarazi

bata bertzea gabe ez daizkela bizi.

 

“Herria eta hizkuntza”. Fernando Aire “Xalbador”

 

Eta egin eta datozen egunotan egingo diren ekitaldiez gehiago jakiteko: www.ehu.eus/eu/web/euskara/euskararen-egunak