euskaraespañol

Euskobarometroren udaberriko datuen aurkezpena

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2018/07/13, 10:00 - 00:00

Kokapena

Arriaga entzunaretoa - Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Deskribapena

UPV/EHUren Zientzia Politikoa saileko Euskobarometro iker-taldeak prentsaurrekoan eskainiko du udaberriko azken atalari dagokion barometroko informazioa. Datuok 2018ko maiatzaren 9tik 26ra arte jaso ziren etxez etxe. Azken atal horretan ETAren desegiteaz, aurrekontuen onartzeaz eta Kataluniako auziaz bereziki galdetu dute.

Prentsaurrekoan informazio grafiko eta dokumental osoa eskainiko da, bai eta eman beharreko azalpen guztiak ere. Informazioa eskura egongo da egun horretako goizean zehar internet-en: www.ehu.es/euskobarometro

Prentsaurrekoan hartuko dute parte:

  • Noemí Peña Miguel, Bizkaiko Campuseko Kanpo Harremanetarako zuzendaria
  • Francisco J. Llera Ramo, Euskobarometroko zuzendaria