euskaraespañol

Everent proiektuak eskuratu du Ekin-up 2019 Lehiaketako lehen saria, alokairu mota guztietarako plataforma bakarraren proposamenarekin

El segundo premio recae en el proyecto Innovafarms que tiene como eje central el ‘vertical farming’

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2019/04/12

Irudia
Borja Imaz (1. saria) eta Jose Angel Domec (2. saria).Argazkia: UPV/EHU

Euskal Herriko Unibertsitateko Ekonomia eta Enpresa Fakultateak (Gipuzkoa) antolaturiko ‘Ekin-up 2019’ Enpresa Ideien Lehiaketako sariak banatzeko ekitaldia izan da Donostian.

Lehen saria Borja Imaz-entzat izan da; Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Graduko (Gipuzkoa) ikaslea da eta EVERENT izeneko proiektua aurkeztu du.

Borja ekitaldien sustatzaile ohia eta kriptotxanponen arloan aholkularitza emateko kanal bateko aholkulari ohia da, eta oraingo honetan webgune baten bidez mota guztietako alokairuak biltzen dituen alokairu zerbitzu baten alde egin du.

Bigarren saria aipatutako ikastegiko Jose Angel Domec eta Mikel Bohoyo-rentzat izan da. INNOVAFARMS proposamena aurkeztu dute bi ikasleok, abeletxe bertikalean oinarritutako proiektua, aukera ematen duena metro karratu bakoitzean kalitate handiko produktu gehiago eskuratzeko, guztiak ere organikoak eta produktu kimiko inbaditzailerik gabeak (pestizidarik gabe, besteak beste).

Ekitaldian gonbidatu berezi bat izan da; hain zuzen ere, Javier Miguel Garay, ICEBERG Visual Consulting enpresaren sortzailea. Enpresa horren espezialitateen artean, honako hauek nabarmentzen dira: informazioa denbora errealean bisualki sintetizatzea, Graphic Recording, Errazte Grafikoa eta Infografiak.

‘Ekin-up’ Enpresa Ideien Lehiaketa UPV/EHUko Ekonomia eta Enpresa Fakultateko Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako (EAZ) Graduko ikasleen sormena, berrikuntza eta jarrera ekintzailea garatzeko ekintzen esparruan kokatzen da, eta ekintzailetza sustatzea du helburu; horretarako, ikasleak eta tituludunak beren ezaguerak, trebetasunak eta esperientzia enpresa ekimenak eta negozio berriak martxan jartzeko erabiltzera animatzen ditu.

Honako hauek izan dira epaimahaikideak: Lorea Varona (Bic Gipuzkoa Berrilan), Eduardo Malagón (ikastetxeko irakaslea) eta Itziar Azkue (ikastetxeko Praktiketako, Enpresekiko Harremanetako eta Euskarako dekanordea).