euskaraespañol

Gaurko irudia

Erakusketa: Bereterretxeren kanthoria

Noiz eta non

  • Noiztik: 2021/04/13
  • Noiz arte: 2021/04/29

Kokapena

Txillardegi aretoa - Carlos Santamaria Zentroa
Plaza de Elhuyar 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Begoña Durruty Sukilbide artistaren ‘Bereterretxeren kanthoria’ izeneko erakusketa ikusgai dago Euskal Herriko Unibertsitateko Carlos Santamaría Zentroko Txillardegi aretoan, Donostian. Hau EHUkultura Gipuzkoa programaren baitan antolatu da eta ikusle guztientzako egongo da irekia, aipatutako zentroan, apirilaren 13tik 29era bitartean. Ordutegia goizeko 8:00etatik arratsaldeko 20:00ak arte izango da, astelehenetik ostiralera, eta larunbatean 9:00-14:00. Sarrera librea da.

“Ezpeldoiko bukata,

Ala bukata ederra!

Bereterretxen atorretarik

hiru dozena omen da”...

“Hau-dio Begoña Durruty Sukilbide erakusketaren egileak-, Bereterretxe kanthoriaren azken bertsua duzue. Ezpeldoiko bukata, hain  zen ederra,  haren oihartzuna gure artean dugula. Kopla hauek Erdi Aroaren amaiera aldera taxutuak daude (1434-1449). Zanpa eta zanpa! Bere esaldiak aizkorakada gisakoak dira.  Doinua, berriz,  balada eder bat da, arras ederra! Kontakizuna tragikoa eta sinplea da: Bereterretxe etxetik bortxaka atera dute eta ama, honen bila, harat-honat dabil gau guztian. Zoritxarrez, gaia unibertsala da eta ez du gaurkotasunik galtzen… Erakusketa honetan Bereterretxe kanthoria animazioa eta komikia egiteko sortu nituen jatorrizko ilustrazioak ikusgai izanen dituzue. Animazioa, Mikel Laboaren Bereterretxeren aldaera erabiliz egin genuen”.

Mikel Laboa Katedrarentzat eta  Morgankrea enpresarekin elkarlanean egindako animazioa.

Denonartean argitaletxeak ateratako komikia.