euskaraespañol

Erakusketa: Egiten ari gara II. Artea eta Trantsizio ekologikoa

Noiz eta non

Noiztik: 2021/05/04 Noiz arte: 2021/05/20

Kokapena

Txillardegi aretoa - Carlos Santamaria Zentroa
Plaza de Elhuyar 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Irudia

Deskribapena

ARTEKOMek erakusketa berria antolatu du: ‘Egiten ari gara II. Artea  eta Trantsizio ekologikoa’. Erakusketa ikusgai dago Euskal Herriko Unibertsitateko Carlos Santamaría Zentroko Txillardegi aretoan, Donostian. Hau EHUkultura Gipuzkoa programaren baitan antolatu da eta ikusle guztientzako egongo da irekia, aipatutako zentroan, maiatzaren 4tik 20ra bitartean. Sarrera librea da.

Erakusketan, trantsizio ekologikoari buruzko ikuspegi ezberdinak arakatzen dira, eta horretarako egungo kontsumo gizarteak bereak dituen eredu politiko eta ekonomikoen aurrean jarrera kritikoa erakusten du. Erronka horri era ekologikoan erantzun asmoz bertan parte hartzen duten 14 artistek, hitz eman dute era arduratsu eta mugatuan gauzatuko dituztela euren lanak.

ARTEKOM taldean UPV/EHUko Arte Ederretako, Gizarte Zientzia eta Komunikazioko eta Farmaziako (Ingurumen Zientzietako) Fakultateetako Administrazio eta Zerbitzuetako langileek, ikasleek eta irakasleek parte hartzen dute. Trantsizio energetiko iraunkorrak dakartzan erronkei aurre egiteko komunikazio eta sentsibilizazio estrategiak ikertzen ditu, horretarako, arte-sorkuntzak berezkoak dituen metodologiak eta lengoaiak baliatuz. ARTEKOMen lana Euskal Herriko Unibertsitatearen Iraunkortasunaren Zuzendaritzak garatzen duen Campus Bizia Lab  egitasmoaren baitan gauzatzen ari da.