euskaraespañol

‘Kriminologiaren Euskal Institutuak 40 urte’ erakusketa Pabiloian

Noiz eta non

Noiztik: 2019/03/04 Noiz arte: 2019/03/29, 00:00 - 00:00

Kokapena

Erakusketa gela - Unibertsitate Pabilioia
Los Apraiz 1. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Deskribapena

Martxoaren 29ra arte, arabar campuseko Unibertsitate Pabiloiko erakusketa aretoan (Apraiztarrak, 1. 01006 Gasteiz) ‘Transdiziplinaritaterako bidean: Kriminologiaren Euskal Institutuak 40 urte’ erakusketa egongo da ikusgai, Kriminologiaren Euskal Institutuak (IVAC/KREI) antolatuta eta EHUkultura Arabak lagunduta.

Gemma Varona Kriminologiaren Euskal Institutuko ikertzaile doktore iraunkorrak azaltzen duen bezala, “erakusketak esker oneko adierazpidea izan nahi du, IVAC/KREIk gizarteari adierazitakoa, gizartearekin berarekin zenbait itaun partekatuz, horietara hurbiltzeko ahaleginetan ari garelarik azken lau hamarkada hauetan, erantzuteko hautabideak planteatuz, etorkizuneko belaunaldietan sor litezkeen jakintza berriak hartzeko prest beti. Langai ditugun gaiak gizarte arazoen ingurukoak dira eta, horien ulertzeko, beti nahi izan dugu ukitutako taldeak aintzat hartu, ez aztergai gisa, subjektu gisa baizik, ikerketa aplikatuen barruan, lankidetzan saiatuaz eta inpaktua neurtuaz, zenbaitetan epe ertain eta luzera jokatuta”.

Erakusketa bisitagai da astelehenetik ostiralera 9:00etan hasi eta 20:30ak arte.