euskaraespañol

‘Aire fresko’ erakusketa Pabiloian

Noiz eta non

Noiztik: 2018/06/06 Noiz arte: 2018/06/27, 00:00 - 00:00

Kokapena

Erakusketa gela - Unibertsitate Pabilioia
Los Apraiz 1. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Irudia

Deskribapena

Arabar campuseko unibertsitate pabiloiko erakusketa aretoak (Apraiztarrak, 1. 01006 Gasteiz) ‘Aire fresko’ izeneko erakusketa hartuko du ekainaren 6tik 27ra.

UPV/EHUren Gipuzkoako Campusean antolatzen diren kultur hedakuntzarako ikastaroetan irakasten duten bi artistaren lagin txiki bat da: Karmelo C. Iribarren eta Ikorkotx ezizenaz sinatzen duen argazkilaria. Karmelok poesia tailerra ematen du (gaztelaniaz) eta Ikorkotxek argazkigintzakoa (euskaraz). Biek begirada zorrotz eta kritikoaz so egiten diote gure inguruko munduari, eta, ikaste esperientziak bideratzeaz gain, topaketa informalerako eta gozamenerako abagunea sortzen dute hitza eta irudia ardatz hartuta. Beren lanak «haize freskoa» dakarkigu, eta, hain zuzen ere, esapide horixe azaltzen da bai erakusketan bildu diren Karmeloren poemetako batean eta bai Ikorkotxen azken liburuaren hitzaurrean. Bost urteko proiektu kolektibo eder baten emaitza da liburua, —Paotxa! deritzo— bere irudien inguruan bertoko artista eta aktibista sare bat bildu duena, honako hogei argazki hautatu direlarik. Karmeloren poesia biluzi eta irakurterraza da, baina haren soiltasun landuaren atzean ahots propio bat dago, unibertso ezagun eta aldi berean enigmatiko eta guztiz pertsonal bat, kritikaren nahiz irakurleen estimua ekarri diona.  Horixe da biek daukaten beste ezaugarri bat:  poemak edo irudiak bakarka sortu beharrean, asko zaintzen dute publikoarekiko harremana, sare sozial digitalak beren eguneroko lanerako tresna bihurtuz.