euskaraespañol

‘Alciatoren Bidean: ut Pictura poesis' erakusketa bibliografikoa

Noiz eta non

Noiztik: 2019/12/03 Noiz arte: 2020/01/31, 00:00 - 00:00

Kokapena

Koldo Mitxelena Unibertsitate-Liburutegia - Las Nieves Eraikuntza
Nieves Cano 33. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Irudia

Deskribapena

Urtarrilaren 31ra arte, Koldo Mitxelena Arabako Campuseko Liburutegiak 'Alciatoren bidean: ut pictura poesis' izeneko erakusketa bibliografikoa antolatu du, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Letren Fakultatean egindako Espainiako Enblematika Elkartearen XII. Nazioarteko Kongresuarekin lotuta.

Erakusketak, gaiari buruzko bibliografiaz gain, XVI. eta XVII. mendeetan argitaratutako enblemen liburu sorta nahiko zabala biltzen du, batzuk bibliotekarenak berarenak, beste batzuk UPV/EHUk zaintzen duen Ephialte funtsarenak eta beste batzuk José Julio Garcia Arranz Espainiako Enblematika Elkarteko presidenteak eta Cirilo García Románek, Fakultateko irakasle ohi eta biltzarraren batzorde antolatzaileko kideak, erakusketarako utzitakoak.  Azpimarratu behar da horietako asko bibliofiloen benetako bitxiak direla.

Alciatoren lanez gain, Otto Vaenius, Solorzano Pereira, Covarrubias, Horozco, Saavedra Fajardo edo Pierio Valerianoren argitalpenak daude ikusgai.  Gaia interesgarria izango da, batez ere, humanistentzat artearen, Errenazimentuko eta Barrokoko filologiaren eta literaturaren historiari dagokionean, eta, oro har, jendearentzat, kezkak eta jakintzak zabaltzeko gogoa dutenentzat.