Erakusketa: Corpus

Noiz eta non

  • Noiztik: 2018/03/01
  • Noiz arte: 2018/03/23
Kokapena

Kokapena

Andrestegi aretoa - Carlos Santamaria Zentroa
Plaza de Elhuyar 2 - 20018 Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Sara Morante literatura ilustratzaileak ikusgai jarriko du bere ‘Corpus’ obra UPV/EHUko Carlos Santamaría Zentroko Andrestegi aretoan, Donostian. Erakusketa Gipuzkoako ehukultura programaren barruan antolatu da, eta martxoaren 1etik 22ra egongo da publikoarentzat zabalik. Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 20:30era. Eta, larunbatak: 09:00etatik 14:00etara. Sarrera irekia eta doakoa da.

‘Corpus’ obran, Sara Morantek literatura ilustrazioan 2011tik (debutetik) orain arte egindako lanak biltzen dira. Erakusketan bere iruditeria pertsonala ondoen definitzen duten obrak eta argitalpenetan nabarmenenak izan direnak jasotzen dira: marrazki pertsonaletatik hasi eta liburu ilustratuetarako edo liburu azaletarako ilustrazioetara arte. Beti izan du presente giza irudia, eta emakumeak garrantzi berezia du protagonista gisa bere marrazki eta ilustrazioetan: begirada hieratiko eta sarkorra duten emakumeak sutan, kaioletan edo arantza koroetan harrapatuta, geziak kendu baino lehenagoko San Sebastianak, eta tragedia mespretxuz edo ikaraz begiratzen duten emakume heroiak. Haren obran, ohiko baliabideak dira anatomia femeninoa eta sexualitatea, ezkutatzen dituzten maskarak, eta barne indar handia duten emakumeak. Halaber, leku berezi bat dago idazle hauen erretratuentzat: Virginia Woolf, Santa Teresa de Jesús eta Carson McCullers besteak beste.