CREATIVIUM: Zientzian sormen prozesuari buruzko argazki-erakusketa

Noiz eta non

  • Noiztik: 2019/09/19
  • Noiz arte: 2019/10/04

Kokapena

Txillardegi aretoa - Carlos Santamaria Zentroa
Plaza de Elhuyar 2 - 20018 Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Passion for Knowledge zientzia-jaialdiaren baitan eta, duela urte batzuetatik, Gustavo Ariel Schwartz ikerlariak DIPCn zuzendutako Mestizajes programan barruan, ‘Creativium’ izeneko erakusketa ikusgai egongo da. Hau EHUkultura Gipuzkoa programaren baitan antolatu da eta ikusle guztientzako egongo da irekia, UPV/EHUko Carlos Santamaría Zentroko Txillardegi aretoan, Donostian, irailaren 19tik urriaren 4ra bitartean. Ordutegia goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte izango da, astelehenetik ostiralera, eta larunbatean 9:00-14:00. Sarrera librea da.

Erakusketaren egileek diote: “Zientzialarien eguneroko jardueren argazki artistikoen bidez eta sormenari eta prozesu sortzaileei buruzko testuen bidez, Creativium-ak mundu artistikoaren eta zientifikoaren arteko bi zentzuko hausnarketa proposatzen du. Betiko leku komunetatik eta estereotipo sinplifikatzaileetatik urruntzen gaituen hausnarketa bat, muga lausoen eskualdera eramaten gaituena, non estetikoa dena abstraktua denarekin mintzatzen duen eta ludikoa dena sormena bultzatzen duen. Gorputz-adimenaren dikotomia desagertzen den eremua da, non ziurgabetasunak, gu geldiarazi beharrean, ezezagunean arriskatzera gonbidatzen gaituen. Creativium-ean ez duzue ziurtasunik aurkituko, zalantza eta kuriositatea sedukzioz biltzen dituen edertasuna baino”.