ESKULTUREN ERAKUSKETA: Askartzatik

Noiz eta non

  • Noiztik: 2018/12/17, 8:00
  • Noiz arte: 2019/01/08, 20:30

Kokapena

Andrestegi aretoa - Carlos Santamaria Zentroa
Plaza de Elhuyar 2 - 20018 Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Orbelaun arte taldeak, Angel Mari Milikua, Imanol Artola eta Esteban Kerexeta eskultoreek osatua, ‘Askartzatik’ erakusketa anotlatu dute UPV/EHUko Carlos Santamaría Zentroko Andrestegi aretoan, Donostian. Erakusketa egileen lan pertsonalaren hautaketa esanguratsua erakusten du. Hau EHUkultura Gipuzkoa programaren baitan antolatu da eta ikusle guztientzako egongo da irekia, aipatutako zentroan, Donostian, abenduaren 17etik urtarrilaren 8a arte. Ordutegia goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte izango da, astelehenetik ostiralera, eta larunbatean 9:00-14:00. Sarrera librea da.

Erakusketaren inaugurazioa abenduaren 17an, 19:00etan, UPV/EHUko Carlos Santamaría Zentroko Andrestegi aretoan, Donostian, izango da.

Orbelaun kolektiboa belaunaldi eta lanbide desberdinetako artistek osatu dute. Gai, kontzeptu, teknika eta material desberdinak lantzen dituzte, ondorioa eskultura lan anitz zabala izanik.

Sorkuntza aniztasun hau beraien izaerarekin bat egiten duten hiru printzipiotan oinarritzen da. Guztiak autodidaktak dira, artea maite dute bere adierazpen guztietan eta sorkuntza gaitasuna gune geografiko esanguratsu batena kokatu dute: Arantzazun. Arteak, armoniak eta naturak bat egiten dute toki sinbolikoa. Izan ere, bertan urte luzez arte ikuspuntu desberdinak aurrez aurre jarri, iritziak gehitu eta sortzaile bezala hazten lagundu dieten konplizitateak ehundu dituzte.

‘Askartzatik’ ikuslearen paper aktiboa eskatzen duen erakusketa da, bere ekarpenen bidez, iritziak, kritikak eta sentsazioak gehituz, obraren sorkuntza prozesuarekin bat egingo dute.