euskaraespañol

Erakusketa: ‘Barkatu gure zorrak’

Noiz eta non

Noiztik: 2020/03/03 Noiz arte: 2020/03/12, 00:00 - 00:00

Kokapena

Txillardegi aretoa - Carlos Santamaria Zentroa
Plaza de Elhuyar 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Irudia

Deskribapena

Adrian Vasilache, Joel Francisco eta Antonio Vacas artisten ‘Barkatu gure zorrak’ izeneko erakusketa ikusgai dago Euskal Herriko Unibertsitateko Carlos Santamaría Zentroko Txillardegi aretoan, Donostian. Hau EHUkultura Gipuzkoa programaren baitan antolatu da eta ikusle guztientzako egongo da irekia, aipatutako zentroan, martxoaren 3tik 12ra bitartean. Ordutegia goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte izango da, astelehenetik ostiralera, eta larunbatean 9:00-14:00.

Sarrera librea da.

Artistek diote: “Unibertsitateak jendea kristalizatzen du, eta pertsona askok zeharkatzen dute. Norbanakoarekiko hurbilketa posible bakarra, subjektu adierazkor gisa, formatu plastikoan duen gutxieneko adierazpena eta ondorengo dedukzioa kontenplatzea da. Baina behatzea eta ondorioztatzea ez da aski, agian galderak sortzen dizkizu erantzunak baino gehiago, engainatzen utzi beharko duzu, orduan bai hurbilduko zarela gizabanakora. Horra gure plastikoak, gure hondakinak, gure oroitzapenak tinta, grafito eta paper bihurtuak. Unibertsitateak bizitzen irakatsi digun guztiaren atzera begirako ibiltaria”.