euskaraespañol

‘ÉSTAS, ESTÁN’ erakusketa

Noiz eta non

Noiztik: 2020/02/12 Noiz arte: 2020/03/06, 00:00 - 00:00

Kokapena

Vitoria-Gasteiz (Araba)

Irudia

Deskribapena

Vital Fundazioaren Erakusketa Gunean (Posta K., 13-15. Gasteiz) egongo da Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Pintura Masterreko hamazortzi ikasleen erakusketa kolektiboa. ‘ÉSTAS, ESTÁN’ izenburupean, artista gisa izandako heltze prozesuaren mugarri esanguratsuak erakusten dituzten hainbat lan ikusi ahal izango da. Martxoaren 6ra arte egongo da zabalik

UPV/EHUko Arte Ederren Fakultatean azken hilabeteetan egindako lanaren emaitza dira ikusgai dauden piezak, eta artista bakoitzak bere obra aukeraketa egin du, inoiz aurretik erakutsi gabea.

Erakusketa astelehenetik larunbatera, 18:00etatik 20:30etara, eta igande eta jaiegunetan, 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:30etara bisita daiteke.  Sarrera doan da.