euskaraespañol

Erakusketa: Fluyendo

Noiz eta non

Noiztik: 2018/02/01 Noiz arte: 2018/02/28, 00:00 - 00:00

Kokapena

Txillardegi aretoa - Carlos Santamaria Zentroa
Plaza de Elhuyar 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Irudia

Deskribapena

Joachim Geffers margolari eta argazkilariak ‘Fluyendo’ bere lana erakutsiko du UPV/EHUko Carlos Santamaría Zentroko Andrestegi aretoan, Donostian. Erakusketa ehukultura Gipuzkoa programaren baitan antolatu da eta ikusle guztientzako egongo da irekia, otsailaren 1etik 28ra arte. Ordutegia goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte izango da, astelehenetik ostiralera, eta larunbatean 9:00-14:00. Sarrera librea da.

Joachim Geffersek material likidoekin (ura, olioa, azazkal berniza, bainurako gela, etab.) eta kolore akrilikoarekin, koadroak noranzko ezberdinetan mugituz egin duen esperimentazioaren azken emaitzak aurkeztuko ditu erakusketak. Argiaren eraginak aztertuz, eta mugimenduan zegoen uraren islak fotografiatu ostean, Geffersek teknika hori bere margolanetara eraman zuen, fluidoen kasualitatearekin eta dinamikarekin lan egin ahal izateko, koloreak finkatzeko prozesua eta aipatuen mugimendua kontrolatzeari uko eginaz. Honela, margoa eraikitzeke gelditzen da, toki handiagoa utziaz margoa ikusi eta interpretatuko dutenen lanari, azken horiek baitira amaiera emango diotenak artistak hasitako dinamika sortzaileari.

Erakusketa epean zehar, Joachim Geffers Kutxa Kultur Plazan (Tabakalera, 4. solairua) egongo da ostegun, ostiral, larunbat eta igandero, ikusleen aurrean margotzen. Ordutegia: 11:00-13:30 / 16:30-19:30.