‘Holokaustoaren 13 zutabeak’ erakusketa Pabiloian

Noiz eta non

  • Noiztik: 2019/01/10
  • Noiz arte: 2019/01/30

Kokapena

Erakusketa gela - Unibertsitate Pabilioia
Los Apraiz 1 - 01006 Vitoria-Gasteiz (Araba)

Deskribapena

Urtarrilaren 30era arte, arabar campuseko Unibertsitate Pabiloiko erakusketa aretoan (Apraiztarrak K. 1. 01006 Gasteiz), Euskadi Israel kultur elkartearen lankidetzaz antolatuta, ‘Holokaustoaren 13 zutabeak’ izeneko erakusketa jarriko da.

Erakusketa hamahiru paneletan egituratzen da eta, horietako bakoitzean, Holokaustoari buruzko ideia edo ardatz nagusi bat jasotzen da, gizarteari transmititu ahal izan zaizkion “mito faltsuak” agerian utzi nahi duen bana esaldik osaturik. Mito horietako batzuk diote zenbait herrialdek ez zutela parte hartu holokausto nazian, gertatzen ari zenari itsuarena egin ziotela. Erakusketan barrenako ibilbidearen amaieran, panel batek Holokaustoari loturiko zenbait hitzen glosarioa jasotzen du.

Irekiera ordutegia 08:30etan hasi eta 20:30etan amaitzen da, etenik gabe, astelehenetik ostiralera bitartean eta sarrera libreaz.