euskaraespañol

‘Giza Eskubideei Begira’ erakusketa Pabiloian

Noiz eta non

Noiztik: 2018/03/12 Noiz arte: 2018/03/23, 08:00 - 20:30

Kokapena

Erakusketa gela - Unibertsitate Pabilioia
Los Apraiz 1. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Irudia

Deskribapena

Martxoaren 23ra arte, arabar campuseko Unibertsitate Pabiloiko erakusketa aretoan (Apraiztarrak, 1. 01006 Gasteiz) ‘Giza Eskubideei Begira’ erakusketa egongo da ikusgai. Erakusketa honen bidez, diseinu grafikoa baliaturik, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak bat egiten du Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren 70. Urteurrena ospatzeko ekitaldiekin, Parisen, 1948an Nazio Batuen Asanblea Nagusiak aldarrikatuta.

Erakusketa Leire Fernández Iñurritegui eta Eduardo Herrera irakasleek komisariatu dute, EIDE Euskadiko diseinatzaileen elkartearen laguntzaz. Hogeita hamar diseinatzaile profesional bildu dituzte giza eskubideei “begiratzeko” proiektu kolektiboa osatzeko. Hogeita hamar begirada, Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalak ezartzen dituen hogeita hamar giza eskubideetako bakoitza interpretatu eta karteletan adierazi dituztenak.

Irekiera ordutegia 08.30etan hasi eta 20.30etan amaitzen da, etenik gabe, astelehenetik ostiralera bitartean eta sarrera libreaz.