euskaraespañol

ERAKUSKETA: Begirada kontzienteak

Noiz eta non

Noiztik: 2018/11/17 Noiz arte: 2018/12/13, 00:00 - 00:00

Kokapena

Txillardegi aretoa - Carlos Santamaria Zentroa
Plaza de Elhuyar 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Irudia
Argazkia: Fernando Moleres (Wold Press Photo, 2012). www.calcutaondoan.org

Deskribapena

UKSren (Unibertsitate Kritikoa Sarea) eta Donostiako Calcuta Ondoan GGKEaren eskutik 'Begirada kontzienteak' erakusketa ikusgai dago UPV/EHUko Carlos Santamaría Zentroan, Donostian.

Botako al zenuke hain arinki zure aparatu “zaharra”, jakingo bazenu nora eramango duten?, Immigrazioaz dugun ikuspegia gaztetan genuena bezalakoa al da, kontuan hartuta orain gure gazteei egokitzen ari zaiela Alemania, Brasil edo Kanadara emigratzea? eta gisako galderen bidez, 'Begirada kontzienteak' izeneko erakusketak eguneroko hainbat ohitura eta jokabideri buruz gogoeta egitera bultzatzen gaitu, kaltegarriak ez direla iruditu arren, eragin handia dutelako tokian-tokian eta mundu osoan, besteak beste, ingurumenaren degradazioan, emakumeen eta neskatoen aurkako diskriminazioan edota eta migrazio-fluxuetan.

Erakusketa argazki-proiektu bat da, eta gogoeta kritikoa sustatu nahi du gure egungo garapen- ereduari buruz (eredu neoliberal, patriarkal eta globalizatua), eta azaldu nahi du nola laguntzen dugun ohartuta edo ohartu gabe egungo mundua betikotzen, merkatuaren arauak, dirua eta kodizia lehenesten dituen mundu hau, benetan garrantzitsua dena baztertzen duena: pertsonak, bizitza, ingurumena eta ezinbestekoak diren beste balio batzuk.

Horretarako, eta nagusiki Fernando Moleresen argazkien  bidez  (Wold  Press Photo, 2012), mundu osoko hainbat egoera bidegabe erakusten dira, eta, aldi berean, Nora Arroitaren argazkiei esker (izenburu berarekin 2013an egindako lehiaketa irabazi zuen zale donostiarra), herrialde aberastuetan bizi garenoi egoera bidegabe horietan dagokigun erantzunkidetasuna azaltzen da.

Egoera bidegabe horiek arintzen eta desagerrarazten laguntzeko  aukerak proposatzen dira (haietako asko abian direnak), bizitza zuzenagoa eta bidezkoagoa izan dezagun planetan bizi garen izaki bizidun guztiok guztiok; bereziki, erakusketak azaltzen duen bezala, emakumeek eta neskatoek eta naturak berak.

Erakusketan, argazki, azalpen-testu eta zenbait ariketa proposamenez gain gaiz , hitzartutako bisita gidatuak izango dira. Baita, azaroaren 26an Antonio Beristain Auditorioan gizarte hezkuntzako 2. eta 3. mailako ikasleekin eta goizez garatuko den “Kontziente begiratu bizitza erdian jartzeko” hitzaldia. Bertan, hizlari Nerea Ramirez Piris ekintzaile ekofeminista izango da.

Hau guztia bertaratzen direnei “begirada kontzientea” izaten laguntzeko, eta, horrenbestez, ulertzeko eta gogoan izateko pertsona guztiok dugula erantzukizuna eta gaitasuna, eta inguruko egoera bidegabeak alda ditzakegula, bai eta, itxuraz, gugandik oso urrun daudenak ere.