euskaraespañol

Hau Uda! #39

  • Photocampus

Lehenengo argitaratze data: 2020/09/17

Irudia

NON: Arboretum (Bizkaiko campusa) | Ignacio Mª Barriola Zentroa (Gipuzkoako Campusa) NOIZ: 2020ko irailaren 17a. NORK:  Mikel Martínez de Trespuentes. Komunikazio Bulegoa

 

Mugikortasunaren Europako Astea

 

Unibertsitatean ekimenarekin bat egin dugu zenbait ekitaldirekin. Gaur, zehazki, ibilaldi bat egin dugu Arboretumen. Javier Loidiren eskutik, Botanikako katedraduna, Arboretumeko bidexka eta bideetan barrena, zuhaitz eta zuhaixka espezieak, Helosciametroa, Atlantikoko basoa, urtegiko ur espezieak, hegaztiak, harkaitz bilduma, eta abar ikusi ahal izan ditugu..

Gipuzkoako Campusean bizikletak konpontzeko tailerra eskaini dugu, Ignacio Mª Barriola zentroaren kanpoaldean. Gainera, hiriko bidegorrien sarea ezagutu dugu eta gure bizikletak lapurreengandik nola babestu jakin dugu. Bizikletak udarako dira... eta baita pandemia garaian ere.

 

'Hau uda!' saileko argazki guztiak Photocampusen.

Uda (berezi) honen gainean zuk egindako irudi bat argitaratzea nahi duzu atal honetan? Bidal iezaguzu, mesedez, helbide honetara: campusa@ehu.eus