Ezagutzarako hiru ateak

  • Photocampus

Lehenengo argitaratze data: 2019/07/17

Lehenengo sarrera (Medikuntza eta Erizaintzako Fakultatetik hurbilen dagoena) Matematikarako, bigarrena Fisika, Ingeniaritza Elektronikoa, Biozientziak eta Geologiarako eta hirugarrena (errektoregoaren aurrekoa) Kimika eta Ingeniaritza Kimikorako. Zientzia eta Teknologia Fakultateak lantzen dituen alor zientifiko eta teknologikoak omentzen dituzten ezagutzarako hiru sarrera. Ikastegiko atariak apaintzen dituzten biniloak Angela Alonso eta Elena Pereak diseinatu dituzte, biak ala biak Arte Ederretako Fakultateko ikasle ohiak. Uztailetik aurrera beraien lanak ongietorria egiten digu 50 urte bete dituen Fakultatean.