euskaraespañol

IX. Unibertsitate arteko euskarazko eztabaida liga

Noiz eta non

2022/11/25, 11:00

Kokapena

Vitoria-Gasteiz (Araba)

Deskribapena

Euskal Legebiltzarra

Becerro de Bengoa, z/g. Vitoria-Gasteiz

Ostirala, azaroaren 25ean, 11:00etan, Euskal Legebiltzarrean, IX. Unibertsitate arteko euskarazko eztabaida liga egingo da.  Euskal Herriko Unibertsitatearen Euskara, Kultura eta Nazioartekotzearen arloko Errektoreordetzak antolatuta eta Eusko Legebiltzarrak eta Nafarroako Parlamentuak lagunduta.

Euskara hizkuntza erabilgarri duten unibertsitateen artean egiten da txapelketa hau. 2022ko txapelketan, honako unibertsitate hauek hartuko dute parte: Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU), Mondragon Unibertsitatea eta Nafarroako Unibertsitate Publikoa (UPNA).

Liga urtero egiten da, eta azken eztabaida Eusko Legebiltzarreko eta Nafarroako Parlamentuko egoitzetan txandakatzen da; iaz Nafarroako Parlamentuak hartu zuen.

Ikuspegi berezia eskainiko dute jesarlekuek: Ligan parte hartzen duten taldeetako ordezkariek beteko dituzte legebiltzarkideek eta Eusko Jaurlaritzako kideek bete ohi dituzten lekuak. Taldeen ordezkariek denbora neurtua izango dute hitz egiteko. (Alde eta aurkaren txandetan izango dituzte 4 minutu jarrera azaltzeko, 5 minutuko ezeztatzeko txanda bi, eta amaitzeko 3 minutu.)

Formatu hau ligaxka honetan parte hartuko duten hiru eztabaidetako bakoitzean errepikatuko da, eta talde guztiak, tokatzen zaien jarreran (beti zozketatu ondoren) erantzuten saiatuko dira esaldi honetara: Gaur egun, Energia nuklearra energia- hornidurarako alternatiba jasangarria al da?

Unibertsitateko agintariak, Eusko Legebiltzarreko lehendakariak eta Mahaiko kideek, Nafarroako lehendakariak azken eztabaidaren aurretik, bertaratutakoak agurtzeko aukera izango dute; gero, gainerako gonbidatuek bezala, palkoetatik jarraituko dute eztabaida. Hiru eztabaidak bukatuta, epaimahaiak pertsonak eta talde onenak saritzeko erabakia hartuko du.

Epaimahaiak eztabaidatu ondoren, Tomas Moro aretoan izango da sari-banaketa. Eusko Legebiltzarreko lehendakariak, Nafarroako Parlamentuko lehendakariak eta M. Juncal Gutierrez Mangado Euskal Herriko Unibertsitatearen (UPV/EHU) Euskara, Kultura eta Nazioartekotzearen arloko erretoreordeak banatuko dituzte diplomak, eta amaiera emango diote IX. Unibertsitate Ligaren edizio honi.

PROGRAMA

10:00        Iritxiera

11:00        Norgehiagoka saioa

12:00        Harrera instituzionala

12:30        Hirugarren norgehiagoka

13:00        Epai mahaia biltzen da irabazlea erabakitzeko

13:30        Sari banaketa eta argazkia

14:00        Amaiera.