euskaraespañol

Unibertsitate irakasleen lana erraztuz

Xerkariak-en softwareak akreditazio agentzien eskakizunak betetzen laguntzen du

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2020/02/04

Irudia

Naiara Rojo Azaceta, Unai Fernández Gámiz eta Borja Fernández Gauna, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskolako irakasleak dira Xerkariak, unibertsitateko irakasleen beharretara egokitutako aplikazio informatikoak garatzea erabaki zuen taldea.

Euren proiektua VIII. Inizia Uniemprendedor sarietara aurkeztu eta akzesit bat lortu zuten. Unibertsitatean kultura ekintzailea sustatzea da sarion asmoa, bertako ahalmen berritzailea dela eta. Hala, enpresa bihur daitezkeen proiektuak laguntzen ditu.

Orain, ideia egia bihurtu da. «Software bat sortu dugu (XerkaAkredita), unibertsitate irakasleei laguntzen diena Espainiako ANECA agentziaren eta EAEko UNIBASQ agentziaren akreditazio-eskakizuna betetzen, irakasle figura batzuei dagokienez», diote. Aplikazioak modu automatikoan betetzen ditu ikerketari, kudeaketari eta irakaskuntzari buruzko akreditazio figuren item gehienak, eta administrazio prozedura nabarmen arintzen da.

Gainera, Xerka Online programa sortu dute, ikertzaile baten argitalpenei buruzko zantzu guztiak bilatzen ditu (banakako bertsioan) eta ikertalde baten argitalpen guztien zerrenda sortzen du (taldeentzako bertsioan).

Informazio osoa eta aplikazio horietarako sarbidea Xerkariak webgunean dago.