Azoka agroekologikoa Arabako Campusean

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2021/05/06, 10:00

Kokapena

Vitoria-Gasteiz (Araba)

Deskribapena

Ostegunean, maiatzak 6, 10:00etatik 14:00etara, Arabako Campusean azoka agroekologiko berri bat egingo da, hainbat jarduera izango dituena.

Alde batetik, Letren Fakultateko klaustroak elikagai ekologikoen, tokiko elikagaien eta bidezko merkataritzaren informazioa eta salmenta izango duten postuak hartuko ditu.  Bestetik, Micaela Portilla Ikerketa Zentroko Ekitaldi Aretoan hainbat hitzaldi antolatu dira goizean zehar energia eolikoari eta beganismoari buruz, esate baterako.