euskaraespañol

Unibertsitate Orientaziorako Azoka, Arabako Campusean

Noiz eta non

2019/02/02, 09:00 - 00:00

Kokapena

Vitoria-Gasteiz (Araba)

Irudia

Deskribapena

Larunbatez, otsailak 2, 9:00etan hasi eta 14:00ak arte, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak Unibertsitate Orientaziorako 2019ko Azoka egingo du Arabako campusean. Zehatz esanda, stand eta hitzaldiak Farmazia Fakultatean eta Letren Fakultatean kokatuko dira.

Unibertsitate Orientaziorako Azoketara interesik duen edonor hurbil daiteke, baina bereziki unibertsitate-aurreko ikasleei, haien gurasoei eta bigarren hezkuntzako irakasleei zuzenduta daude. Bertan UPV/EHUko graduei buruzko informazioa aurkituko dute 2019-2020 ikasturteari dagokionean, eta ikastegi guztietako irakasleek eta Orientazio Zerbitzuko langileek arreta egin eta zalantzak argitzen lagunduko diete egin behar duten ikasketen aukeraketan, banan-banan zein taldeko informazio saioen bidez.