euskaraespañol

Tio Teronen Semeak taldeak 'Festamentua' obra aurkeztuko du

Noiz eta non

2022/09/29, 18:30

Kokapena

Ignacio Maria Barriola Zentroa
Plaza Elhuyar 1. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Irudia

Deskribapena

Ostegunean, irailaren 29an, 18:30ean, Euskal Herriko Unibertsitateko Ignacio Mª Barriola Zentroaren etxabean, Tio Teronen Semeak taldeak,  EHUkultura Gipuzkoa programaren barruan, ‘Festamentua’ obra aurkeztuko du.

Tio Teronen Semeak jatorri desberdinetako dantzari-talde batek osatzen du, eta dantzarako eta umorerako grina dute. Urteetan zehar, euskal folklore tradizionalari lotuta egon dira, baina oraingoan buelta bat eman diote eta haratago joan dira. ‘Festamentua' lanean, koadrilak gertaera deseroso batean bildu behar izan du: hileta batean. Ahalik eta ondoen jasaten saiatuko dira, egoerari buelta emateko itxaropenarekin. Umorea, dantza eta melodia itsaskorrak nahasten dituen ikuskizun original eta berritzailea.